Euskal Filologiako irakasle askok (Lakarra, Urgell, Gomez…) oraintxu emandako ikastaroan ikusi denez, nahiz eta besteoi mitoekin gabiltzala esan diguten, gure uste apalean, kontrakoa dirudi. Ikus ditzagun Gasteizko fakultate honek eskutik eskura darabiltzan mitoak:
a) Euskera ez da beste hizkuntzak baino zaharrago, hizkuntza guztiak modu antzekoan aldatzen direlako. Hau etengabe errepikatzen badute ere, Joxemiel Barandiaranek argi iradoki zuen moduan, euskerazko hainbat hitzek paleolitoraino garamatzate. Beste hizkuntzalariek ere diotenez (Pagel…) indoeuropeoan hitz batzuk ez dira 15.000 urtetan deus aldatu. Ez al da ordua hizkuntzen bilakaerari buruz ikuspegi zabalagoa izateko?
b) Erdiko substratu bat -iberiera kasu honetan- deus ezagutu gabe, aurreko eta osteko hizkuntzen artean harremanak ezarri daitezke. Hau oraingo euskal filologiaren puntu ahulenetakoa da. Izan ere, iberiera ezagutzen ez den eta batez ere, ezagutu nahi ez den hizkuntza da. Honen ikerle handiena kanpokoa izatea (Unterman) ez da kasualitatea. Estatuan ez dago iberiera ikertzeko katedrarik (unibertsitatea nola dagoen ikusita agian hobeto) eta ikertzen duten gehienak institutuko irakasleak dira (Silgo, Orduña, Aznar, Azkona…) edo beste arloetako unibertsitate irakasleak (Gomez-Moreno, Caro Baroja, Arnaiz, Correia..) edo beste lanbideetakoak (Mascaray hezkuntzako irakaslea …) edo beste batzuk.
Ez da kasualitatea euskera historikoan eta iberieraren ikerketan arkeologoek hizkuntzalariek baino ia ekarpen handiagoak egin izan: Aquiles Luchaire Akitaniako hilarrietako testuak euskera zela baieztatu ziguna eta Gomez-Morenok iberieraren grafia dezifratu izana, adibidez.
Iberieraren beraren mapa ere, etengabe eta nahita, txarto marrazten dute, Akitanian ehunka iberiar idazkun aurkitu badira ere, ia inoiz ez delako eremu hau iberieraren esparru barruan sartzen.
Latina etxe bat balitz eta bere substratuak (iberiera, etruskoera…) lur azpian dauden zimenduak, argi dago etxe horren egitura ondo ezagutzeko zimenduak begi bistan utzi beharko direla eta orduan jakingo dugula nork-nori zer zor dion.
c) Euskera latinari esker bizirik iraun zuen. Euskal filologo askok diotenez, euskeraren terminologiaren ia hiru laurden latinetik hartu zuen. Beraz, horri esker modernizatu zen eta iraundu ahal izan zuen. Aurreko puntuan esan dugun bezala, etxea teilatutik baino zimentaziotik ezagutu behar da eta iberiera argitu arte hau hipotesi moduan utziko genuke.
d) Latina eta euskeraren artean antza dagoen guztietan euskera izan da hartzailea. Bigarren puntuarekin lotuta dago
e) Eta latinaz gain beste hizkuntzekin antza badauka ere, euskera izan da beti hartzailea
d) Eta latinaren eta euskeraren artean antzik ez dagoenean ere euskera izan da hartzailea. Mitxelenak latina eta euskeran artean antza duten hitz guztiak latinetik etorri direla esan ondoren, Laster Euskaltzaindiaren hiztegi etimologi berrian ikusiko dugun
e) Eta euskerak beste hizkuntza zaharrekin antza daukanean beti arrazoiren bat egongo da antzik ez duela esateko. Iberierazko eta euskerazko zenbakiak dira honen adibiderik onena. Begi bistakoa da berdinak direla baina euskal filologoentzat ez (orain arte hori lotura defendatu dutenek kanpoakok izan dira -Orduña, Ferrer, Arnaiz… )- edo hemengoak dira baina ez filologoak.
Adibide gehiago dago, toponimoetako “land” erroa adibidez. Larramendik zioen moduan “landa” erroarekin dagoen toponimia hemen inon baino aberatsagoa da. Bestetik Zubiagak dioen moduan, batzuk ondo ulertzen dira euskeratik azalduta: Groenlandia: gorenlanda (lurralderik altuena alegia), Islandia (iz-landa, urez inguratutako lurraldea)…
Bai helburua bete euskerabeti gutxiestea da.
f) Hizkuntzalaritza bera aski da euskeraren historia ezagutzeko. Ondorioz liburuetatik aparte, ez da arkeometriarik behar Iruña-Veleiako “sua” eta “lurra” noizkoak diren jakiteko. Ez da genetikarik behar, populazio mugimenduak zeintzuk izan ziren jakiteko. Ez da “zentzumenik” behar erromatarrek 300 urtetan Meditarreno inguruko lurralde guztietan latinarekin beste guztiak ordezkatzea ezinezkoa izan zela (edo zergatik ordezkatu zituzten mendebaldeko guztiak eta ekialdeko ea bat ere ez?)
g) Euskeraren
h) Euskeraren jatorria ezin da jakin,
d) Euskera ez da hizkuntza berezia